Cecelia, Ameriketatik eskolara

Irakasle laguntzaile etorri da Amerikako Estatu Batuetatik eta eskolan egongo da maiatza arte

Aurtengoan, iazko ikasturtean bezala, ingeles irakasle laguntzaile bat egongo da gurekin eskolan. Cecelia da bera, eta Filadelfiakoa (Philadelphia ingelesez) da izatez. AEBetako bosgarren hiririk handienetik dator beraz.

Pozarren gaude denok. Ingelesezko komunikazio egoera errealak izateko eta gureak ez diren beste errealitate zein kulturak ezagutzeko aukera aparta da gure ikasleentzat. 

Egin dezagun bada esperientzia hau guztiontzat , eta bereziki gure ikasleentzat, aberasgarri!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide