Ipuinak eta olerkiak lantzeari tarte bat eskaini diote egunero LHko 5. mailakoek eta DBHko 1.-koek.
Lanketa horren oinarria idazketa sortzailea izan da: bakoitzaren bizipenetatik eta irudimenetik abiatuta, idatzi pertsonal eta originalak sortu dituzte ikasleek. Liburu ederrez gozatzeaz gain, ikasleek euren idatziak ahoz goran irakurtzeko aukera izan dute, ikuspegi desberdin guztiak taldearekin partekatzeko.
Lan horretan, Yolanda Arrieta, eskarmentu handiko idazlea, izan dute bidelagun. Ikasleek jarduera bakoitzarekin jaso dutena ederra izan da.
Eskerrik asko, Yolanda!