Webgunea berritu dugu

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2023ko urr. 26a, 17:31

Azken hilabeteetako lanaren ondoren, aste honetan zaragueta.eus webgune berritua ikusgai jarri dugu.

Eskolari buruzko informazio osatua eskaintzeaz gain, itxura berria ere eman diogu webguneari. Lombok Sormen Agentziarekin elkarlanean aritu gara, eta euskaraz besteko hizkuntzen itzulpen automatikoa Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuei esker ezarri dugu.

Egunerokoan erabili ohi diren atalak ditugu eskuin aldera: Jangela, ikasleen bloga eta eskolako berriak.  Eta ezker aldera, aldiz, eskola ezagutu nahi duenarentzat pentsatuta dauden bi atal nagusi aurkitzen dira, bakoitza bere azpiatalekin: Ezagutu gaitzazu eta Infogunea.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide