Euskara batzordea sortu da

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta herri eskola

Euskararen eskola barruko egoera aztertzeko eta erabilera bultzatzeko Euskara Batzorde bat sortu da ikasleen artean.

Hizkuntza biziberritze batzordearen gonbitari bikain erantzun die DBHko ikasleek aste honetan. Deialdi bat egin zen, eta hemezortzi ikaste azaldu ziren, borondate osoz. Hemendik aurrera lan taldeak osatu, datuak bildu eta eskolako euskararen erabileareen inguruko diagnostikoa egingo dute ikasleak beraiek. Ondoren, datuak aztertu eta hainbat jarduera martxan jartzekoak dira. Zorionak prestutasunagatik!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide