EUSKARAREKIN JOLASEAN ETA MINGAINA DANTZAN

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2023ko mai. 31a, 11:29

Euskararen erabilpena handitzeko IKE jolasak egin dira maiatzeko ostegunetan eta ostiraletan.

 

Patioko orduetan DBHko eta LHko ikasleak gogotsu aritu dira jolasean. Hizkuntza Normalkuntzako Batzordeak bideraturiko ekimena izan da. Bigarren hiruhilekoan mahai jolasek izan duten harrera ona ikusita, 3.hiruhilekoan patioan jolasak egitea erabaki da. Hainbat jolasetan hizkuntzaren erabilera garrantzizkoa denez, ohitura handitzea eta egonkortzea izan da helburu nagusia. Horretaz gain, HHko ikasleak ere ikasturte osoko asteleheenetan  jolasean aritu dira: abesti eta dantzak, sokasaltoko jolasak ... Gurasoekin ere hiruhilekoan behin elkartu dira beren haurrekin euskaraz trebatu ahal izateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide