OSASUN ASTE TRINKOA BURUTU DA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2023ko mar. 30a, 13:53

Osasun astea izan dugu gure ikastetxean. Elikadurari behar bezalako garrantzia emateko hainbat ekimen burutu ditugu HHn, LHn eta DBHn. Ikasle txikitxoenekin ipuinen bidez landu dugu. “Martin zikin”, “Munstro arrosa” eta beste hainbat ipuin kontatu dizkiegu eta garbitasunaren garrantzia azpimarratu. Yoga eta masaia ere landu dugu lasaitasuna behar beharrezkoa dela ohartarazteko. Azkenik, errezeta landu eta batido osasuntsu bat egin dugu ikasleekin batera.

LHn aldiz, Osasun fisikoaz gain, beste alderdi batzuen osasun maila ere landu dugu; gure emozioen osasuna, gure harremanen osasuna, gure garbitasun ohiturak, etab. Osasun fisikoarekin lotuta bi inkesta moduko egin dira:

  • Hamaiketako osasuntsuaren semaforoa
  • Jarduera fisikoaren semaforoa

Harremanak eta aniztasuna lantzeko ipuinen bidez egin da. Amaitzean gaia landu gelan:

  • “Tximeleta belarriak” (LH2)
  • “Elmer” (LH3)
  • “Tontolapiko” (LH 4)
  • “Arrosa eta leuna “(LH5)/Arbola esku zabala (LH5)
  • “Oliver Button poxpolin bat da” (LH6)

 

DBHn berriz, gosari eta postre dastaketak egin ditugu. Ondoren, zer nolako nutriente multzoak dituzten landu ditugu eta norberaren jarduera fisikoa ere baloratu dugu. Oso aberasgarria izan da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide