Azken aste hauetan Gorputz Hezkuntzako saioetan Euskal Herriko herri-kirolen berezitasunetan eta aniztasunean murgildu dira. Helburua ariketen bidez, modu atsegin eta entretenigarrian, gure kirolak ezagutzea izan da.
Horretarako Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko teknikaria den Gorkaren laguntza izan dute. Bere aholkuak jarraituz kirol ezberdinak egin dituzte: harri-jasotzea, lokotx biltzea, txinga eramatea, giza proba, zaku eramatea...
Euskal Herriak dituen berezitasunak herri-kirol hauetan islaturik gelditu dira eta LH5eko eta DBH1eko ikasleek asko gozatu dute. Herrian murgiltzeko beste era bat izan da.