Gelan asko ikasi dugu ebaluaketa honetan: puntu kardinalak (hegoa, iparra, ekialdea, mendebaldea), ozeanoak, klimak, mapa digitala… Gai hauekin erabat murgiltzeko, LH4.mailako ikasleok ebaluaketa honetan Juan Sebastian Elkanoren mundu bira lantzen aritu gara. Zenbat itsasontzi abiatu ziren eta zenbat heldu ziren, zenbat marinel abiatu eta zenbat iritsi ziren, itzuliaren iraupena… Hainbat gai jorratu ditugu eta aldi berean asko ikasi dugu. Pelikula bat ere ikusi dugu eta irrikaz, gainera.
Gure jakintza kalera atera nahi izan dugu eta Getariara joateko baino gauza hoberik ez zaigu bururatu. Hori dela-eta, herriko kaxkoan dagoen Elkano Escape Roomera (Elkano Ihesgelara) hurbildu gara gure jakintza neurtzera.