-Noiz hasi zinen xakea erakusten Zaraguetan?
2022an hasi nintzen.
-Zeintzuk dira zuen helburuak?
Helburu nagusiena xakean jokatzen ikastea da, jokatzeak berak onura asko dituelako.
Garrantzitsuena, ordea, ondo pasatzea da. Joku zaila da xakea, ikasle batzuk arreta jarri eta berehala ikasten dute, eta beste batzuk denbora gehiago behar izaten dute.
-Zer onura dakartza xakean aritzeak?
Esan dezagun buruko gimnasia bat bezala dela xakea. Logika, kalkulua eta, jakina, kiroltasuna lantzen dira xakean ari zaren bitartean. Aldi berean, kontzentratzeko gaitasuna, memoria, sormena, pertseberantzia eta, zer esanik ez, planifikatzeko gaitasuna ere lantzen dira.
-Gustura ibiltzen dira ikasleak?
Bai, oso gustura ibiltzen dira, gozatzen ikusten ditut. Lehengo urtean, esate baterako, ikasle batek kartulinaz egindako lore bat erregalatu zidan, eta beste batek eskerrak eman zizkidan beren irakasle izateagatik. Niri horrek betetzen nau. Zer esanik ez, esan zidatenean jolas-orduan ere ibiltzen direla, denbora pasa. Horixe besterik ez da gure helburua.