Euskararen Eguna

Gaur, abenduaren 5a, Euskararen Eguna ospatu dugu Orioko Zaragueta IPI Herri Eskolan. Ekitaldi asko gauzatu ditugu. Esate baterako, Lehen Hezkuntzako ikasleei txapak banatu dizkiegu eta irratsaioa izan dugu Euskararen Egunari lotuta. Arantzadi Elkarteko Leire Malkorra elkarrizketatu dugu Irulegiko Eskuaren inguruan.

Ondoren, tximeleten marrazkiak margotu ditugu hamabi sinonimo ezberdinekin, eta haien inguruan hitz egin dugu. Ekitaldi berritzaile gisa Zaragueta behin suertatu da. Aldi berean, gelaz gela aritu gara lehiaketako galderak erantzuten.

Jolas garaian patioan elkartu gara eta kutxako mezua irakurri dugu. Aste osoan zehar hizkuntzaren erabilpenaren inguruko diagrama osatzen aritu gara eta horren inguruko hausnarketaren mezua izan da. 

Jarraian, txapen leloaren irabazleei saria banatu diegu eta LH2ko gela izan da. Emozioz beterik jaso dute oroigarria. Gero, DBH 1. mailakoen dantza Euritan dantzan ikusi dugu, eta bukatzeko, guztiok batera Gure txikitako kantak abestu eta kalejira handi bat sortu dugu.

Eguerdi aldera, LH3 eta 4koek DBH3koen Euskararen inguruko dantza ikusi dugu judo gelan. Azkenik, LH5 eta 6koek DBH3koen emakumearen indarkerian eta euskararen inguruko dantza ikusi dugu bideo gelan.

Arratsaldean, mahai jokoak, pelikulak, bingo musikatuak eta hitzaldiak izan ditugu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide