Euskararen Astea, abian

 

 

Aste osoan zehar gelaz gelako euskararen erabilera neurtzen gabiltza. Euri tantak gure neurgailuak izaten ari dira. Egunez egun gehienez hiru tanta ipintzen ditugu. Erabilpena handia izanez gero, hiru tanta; erdizkakoa bada, bi; eta gutxi izanez gero, tanta bakarra. Kontzientziatzeko ariketa polita izaten ari da.

Hurrengo astelehenean, abenduaren 5ean alegia, amaierako jaia egingo dugu: soinean jartzeko pinen banaketa, irratsaioa, dantzak, abestiak eta antzerkia... Ekitaldi sorta horren berri datorren astean emango dugu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide