Hirugarren edizioa martxan da abenduaren 3arte. Hitzez ekiteko garaia leloa da aurtengo . Orioko Zaragueta IPI Herri Eskolak ekimenarekin bat eginez, ingurua girotzen hasi da. Txapetan leloa jartzeko lehiaketa egin da gelaz-gela. Ateratzen den irabazlearekin ikastetxeko guzientzako txapak egingo dira eta abenduaren 5an jantziko dituzte ikasle eta langile guztiek. Beraz, giroketa abian da.