Aste honetan Orioko Zaragueta IPI Herri Eskolako ikasleak Orioko Mutiozabal Ontziolara joan dira. Bertan, alaren eraikuntza nolakoa izaten den ikasi dute: branka, toleta, zia, boga, arrauna… Ikasleak iltzeak sartzen, zarpiatzen eta zerratzen aritu dira. Errioak zer nolako garrantzia izan zuen ere jabetu dira baita gure arbasoen lan paregabeaz ere.