Gaur San Martin Eguna izanik, eta Orioko usadioari jarraituaz, Zaragueta Herri Eskolak kantu saioa egin du arratsaldean udazkenari gorazarre eginez. “Gaztaina saltzailea”, “Markosek egin eban” eta “Aurten gaztaina urtea da” abestiak kantatu dituzte giro ezin hobean.
Ondoren, gaztainak jan dituzte eta azkenik, LH6koek buruhandiekin girotu dute arratsaldea.