Dagoeneko bi urteko ikasleak egokitzapenean murgilduta daude. Laguntxo berriak egin eta eskolako txokoak ezagutzen ari dira gustura, denak elkarrekin, jolasean.
LH eta DBHko ikasleak, bestetik, geletako martxa hartzen ari dira; hala eta guztiz ere, ez diete muzin egin kanpora irteteari. LH 3 eta LH4koak igerilekura joaten hasi dira, eta LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleak Kukuarrin izan ziren joan den astean, udarari agur esan eta udazkeneko ekinokzioa ospatzeko.