Bertsoak, opariak eta lore sortak jaso ditu gaur Xubik ikasleen eskutik, eta ondoren, emozioz beteta, hitz batzuk egin dizkie patioan elkartutako guztiei. Hau da ikasleek kantatu dioten bertsoa, Habaneraren doinuan:
Urte luzez eskifaian
traineru arraunlaria,
kresal tartean murgilduz
gorputzean izerdia,
mirotzaren gidaritzan
hire bizitza erdia,
beste erdia Zaraguetan
izanik zuzendaria,
irakasle aritu haiz
harilkatuaz haria,
ikasleak jantzi dituk
hezkuntzako gidaria,
beraiekin azaldu haiz
euskararen zaindaria,
orain aldiz, gozatuzak
benetan aisialdia!