Abian da X. Euskarazko Liburuen Trukea

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2021ko aza. 23a, 15:41

Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea eta liburuen berrerabilpena sustatzea dira ekimenaren helburuak, eta edozein herritarrek parte har dezake. Azaroaren 25ean eta 29an bilduko dira liburuak, eta abenduaren 3an izango da trukea.  

Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko asmoarekin, abian da X. Euskarazko Liburuen Trukea. Zaragueta Herri Eskolako kideen ekimena izanagatik, herri osoari zuzendutako deialdia da, eta trukearen izaerarekin, berrerabilpena ere sustatu nahi du.

Azaroaren 25ean eta 29an liburuen bilketa lanak egingo dituzte; Zaraguetan bertan 16:00etatik 16:45era bitartean, eta plazan 17:15etatik 18:15era bitartean. Jasotako liburuak sailkatu egingo dituzte adinaren arabera, eta liburu bakoitzeko txartel bat emango da. Ondoren, txartel bakoitza sailkapen bereko edozein liburugatik trukatu ahal izango da.

Trukea bera, berriz, abenduaren 3an egingo da, Euskararen Egunean, hain zuzen; Zaragueta ikastetxean 16:00etatik 16:45etara, eta plazan 17:15etatik 18:15etara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide