Azken egun hauetan, idazketa tailer interesgarri batean parte hartzen ari gara Zaragueta Herri Eskolan. LHko 6. eta DBHko 2. mailetakoak idazketa literarioa lantzen ari dira Yolanda Arrieta idazlearen eskutik.
Idazle bilakatzeaz gain, irakurle eta entzule gisa aritzeko aukera ematen digu tailerrak, eta oso gustura ari gara, ikasleak ez ezik, irakasleak ere. Izan ere, irudimena erabiltzeaz gain, idazteak zentzumen guztiak erne izatea eskatzen du eta, noski, baita praktika ere. Hortaz, ekinaren bidez, eta betiere norberaren sentimenduetatik abiatuta, testuak nola osatu ikasten ari gara.