Olatz Mitxelena oiartzuarra da, eta azken urtetan Zaragueta eskolako euskara irakaslea. Lehendik ere literatur sariketa batzuk irabazi izan dituen arren, hauxe izango du bere lehendabiziko liburua. Oso pozik dagoela adierazi digu, eta lanari arduraz baino ilusioz helduko diola. "Arrakalak" izango du izena ipuin liburuak, eta narrazioak beren artean desberdinak izan arren, hari batez lotuta egongo dira: Gizarte eta gizakiaren baitako pitzadurak.
Gustura asko irakurriko dugu liburua datorren ikasturtean, bejondeizula Olatz!
Gehiago jakin nahi izatera, hementxe daukazue Elkar Argitaletxeak egin dion elkarrizketa.
Olatz Mitxelena, elkarrizketa