Datorren irailaren 8an Orioko IPI Zaragueta Ikastetxeak 2021/2022 ikasturteari hasiera emango dio. Opor aroa amaitutzat emanik, ikasleentzat hondartzako bidea izan dena, oraingoan ikastetxera etortzeko izango da. Irrikatan egongo dira elkarri kontuak esan ahal izateko.
Aurten ere, geletan musukoarekin ibili beharko dute 6 urtetik 16 urtera bitartekoek. Iazko neurriak mantenduko dira.
Bestalde, berrikuntza bezala, Zuzendaritza talde berria lanean hasi dela. Zuzendari Ainhoa Zumeta, HHko eta LHko ikasketaburu Julen Barriuso, DBHko ikasketaburu Ana Illarramendi eta idazkari Maribel Camacho. Esan behar gogotsu hasi direla.