Lehenik eta behin, eguneko lehen orduan erlaxazio ariketak burutu dira eguna lasaiago hasteko.
Bigarrenik, errezeta osasuntsuak sustatu dira hamaiketakoan eta beste hainbat otorduetan. Esate baterako, barazkiak eta frutak jatera animatu ditugu ikasleak aste osoan zehar hamaiketakoan, baita errezetak egitera ere.
Haur Hezkuntzan masajeak eman dizkiote elkarri.
Juan Zaragueta piramide nutrizionala osatu dugu. Piramide horretan gometxak eta irudiak erabili ditugu aurreko asteburuko menuak aintzat hartuz.
DBHkoek Gorputz-masaren indizearen kalkulua egin dute.
Gorputz hezkuntza saio bereziak ere egin dira: boleibola, hondartzan jarduera bereziak eta LH 4-5-6 mailatan errugby saioak . Bestalde, mezu bereziak ere zabaldu dira, hala nola, oinez edo bizikletaz etortzea.
HHkoek dantza saioak ere egin dituzte gorputzaren mugimendua landu ahal izateko.
DBHkoek dantza egin dute gorputz adierazpenaren sentimenduak adierazteko
Osasun mentalari ere garrantzia emanez, umorea landu da, hala nola txisteak kontatzen eta bakarrizketak eta umorezko saioak ikusiz.