Atzo, apirilak 29, Mikel eta Esti Markezen saioaz gozatu ahal izan zuten DBH 3 eta 4ko ikasleek. Arraun Etxean elkartu ziren, ordu eta erdiz. Lehenik, Mikel Markezek euskal kantagintzaren historia laburra kontatu zien, irudi, bideo eta musikaz lagunduta. 60. hamarkadatik hasita, hamarkadaz hamarkada izan diren aldaketarik nagusienak azaldu zizkien ikasleei: musikan izan direnez gain, gizartean orokorrean izandakoak ere bai, baita musika entzuteko euskarrietan izandakoak ere.
Ondoren, kantu batzuk eskaini zizkien, baina ez berak bakarrik, Esti Markez ere gonbidatu baitzuen oholtzara. Hala, bi abeslarien ahotsez gozatzeko aukera izan zuten ikasleek. Ederra izan zen!