Bi urtetik behin ospatzen den euskararen aldeko jai erraldoia aurten ez da gauzatzerik izan pandemipean bizi garelako. Dena den, gaur martxoak 26, Orioko Zaragueta IPI herri Eskolako ikasleek nolabaiteko atxikimendua izan dute ekimenarekin. Gela bakoitzak horman itsatsiriko Euskal Herriko mapan, bere ibilbidea margotu du. Honela, AEKk antolatzen duen ekimenaren izpiritua pizturik mantentzea izan da helburua. Bestalde, ohikoa den lekukoak daraman mezu ezkutua bozgorailutik irakurri dute bi ikaslek.
Honako hau izan da mezua:
Korrika dator euskara
Oriotik Elantxobera
Riezutik Tuterara eta
Ribaforadatik Gasteiza
Isturitzetik Sara aldera
Kaleak euskaraz jantzi nahian
Ahaleginean dabil.
Orion, 2021ko martxoaren 26an.