Gotzon Barandiaranek euskal poetek idatzitako eta euskal musikariek abestutako kantuak aztertu zituen, horietan zer kontatzen eta kantatzen den ikusteko. "Hitzen ahairea" liburuan argitaratu du saiakera, eta ikastetxeetan liburu horretan bildutako ideiarik nagusienekin saioak ematen dituzte orain. Gotzonek abestien testuingurua azaltzen du eta letra ulertzeko gakoak eman, eta Rafak abestiak abestu.
Saioaren aurretik, klasean landu genituen pixka bat kantu horiek, eta saioaren ondorenerako etxerako lan bat jarri zien Gotzonek ikasleei: gaur egun gustukoen dituzten abestiek zein mezu ematen dituzte? Kantatzen duguna ere bagarenez, horretan arreta jartzeko gonbidapena eginez bukatu zuen saioa.
Oso gustura egon ziren ikasleak!