Honen harira ere, urtero herrian zehar lan aipagarria burutu duten emakume nahiz emakume taldea omendu ditu ikastetxeak. Aurten herriko batukada taldea eta hainbat urtetan irakasle izan diren Marije Azkue, Marije Gonzalez de Txabarri eta Lourdes Berasategi omendu dituzte. LH6ko ikasleek bertso bana eskaini diete eta oroigarri gisara bi paneletan eskegi dituzte koplak. Astean zehar herriko plazan erakusgai egongo dira herritarrek irakurtzeko aukera izan dezaten.
M-N BAEN BATUKADA TALDEA
Lehenengo emanaldia
aspaldi oiartzunen
beren danborrak eta
indarra erakusten
gazteak eta helduak
elkarrekin talden
gora emakumeak,
aupa m-n baen.
IRAKASLE OHIAK
Umeei erakusten
momentu denetan
beti lagunduz eta
maitatuz benetan
agurtu zaituztegu
penaz zaraguetan
jarraituko duzue
gure bihotzetan.