Rokodromoa inauguratu da Zaragueta Herri Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2021ko ots. 25a, 08:53

Atzo goizean zabaldu zen eskolan eskalatzen jarduteko gunea.

Patio bat hamaika aukera proiektua aurrera eramaten jarraitzen dugu Zaragueta Herri Eskolan. Patioa eraldatzen jarraitzen dugu. Azken ekarpena, LH5eko ikasle eta irakasleek egin diote gure patioari. Izan ere, lan eta lan ibili dira eta aterpetxo batean rokodromoa jarri digute. Atzo, inaugurazioa izan zen. Lan bikaina egin duzue! Bejondeizuela!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide