Ezohiko Inauteriak baina mozorroturik

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta herri eskola

Aurtengo ikasturtea berezia eta oso baldintzatua denez, ohiko Inauterien jendaurreko agerraldia ez da aurrera eraman Orioko Zaragueta IPI Eskolan.

Osasun egoera dela medio, hainbat neurri hartuta egin da jaiari nolabaiteko kutsua eman ziezaiokeen ekintzaren bat. Esate baterako, nahi zuen ikasle oro mozorroturik agertu da ikastetxera. Goizez, klaseak normal eman badira ere, arratsaldean talde bakoitzak bere esparruan egin ditu ekintzak.

Haur Hezkuntzako ikasleak, norbere taldean, goizeko jolas-orduan dantzan ibili dira musikaren laguntzarekin.

Lehen Hezkuntzako ikasleak aldiz, euren gelan mozorroturik egon dira musika doinuen gidaritzapean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide