IPUIN KONTALARIA ZARAGUETA IPI ESKOLAN

Otsailaren 3an Ixabel Agirresarobe etorri zen gure geletara, LH3ra. Ixabel ipuin kontalaria da eta berak idatzitako ipuin polita kontatu zigun: “Amona Tomaxa eta gizandia”. Ipuin guztia da polita, baina Amona Tomaxak proposatutako trikimailua eta asmakizunak izan dira gehien gustatu zaiguna.

Bere ipuinean ala zer den ikasi dugu. Gure familietan galdetuz jakin dugu zer den: Txalupa txikia, errioa gurutzatzeko eta azpitik xapala, eta arraun batekin mogitzen dena.

Izen xelebreak ere erabiltzen ditu, horrelakoak: Patxi Putxi, Mariaje Potaje, Joxemoxekitarra ahuntzakadinakobizarrazopagutxijandamutikokaxkarra.

Bukaeran liburuak sinatu zizkigun eta argazkiak atera genituen.

Ixabelek liburu hau Durangoko Liburu Azokan aurkeztu zuen aurten.

Eskarrik asko Ixabel!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide