Santa Ageda bezperako koplak, izurritea uxatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta herri eskola

Izurriteak baldintzaturiko ikasturte honetan Santa Ageda bezperari nolabaiteko lekutxoa egin dio Orioko Zaragueta IPI ikastetxeak. LH5eko ikasleak ikastetxearen kanpoaldetik kantari aritu dira. Maila bakoitzeko ikasleek bere gelako leihotik entzun dituzte eskainitako koplak.  Egoera bereziari erantzun berezia eman zaio gure ohiturak betirako gal ez daitezen. Kantaturiko koplek izpiritu txarrak uxatzeko balio izan baldin badute, gaitzerdi!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide