Euskarak 365 egun baditu ere, urtero bezala Orioko Zaragueta Herri Eskolak bat egin du Euskararen Egunarekin abenduaren 3an.
Euskaraldiaren hamabostaldiaren barnean txertaturik joan den ekimena ere izan da Euskararen Eguna. Aurrez belarriprest eta Ahobiziren eginbeharrak jakinarazi dizkiegu ikasleei. Ondoren, abestia entzun eta Euskararen Egunerako leloa pentsatu. Aurtengoa “Tantaz-tanta, itsasoa gara” izan da eta horma-irudi bat margotu ondoren, zagozkien maila desberdinetako ikasleen norbanako argazkiak txertatzen joan dira txandan-txandan, aurtengo ikasturteko egoerak agintzen duen bezala.
Leloarekin batera ikasle bakoitzak soinean eraman beharreko pinaren hitzak margotu ditu.
Patioan etapa bakoitzak (HHtik DBHra) dagokien jolas orduan landutako abestiak kantatu dituzte maila bakoitza bere eremuan egonik, ziurtasun eremua zaindu ahal izateko.
Azkenik, HHkoek IKE jolasak landu dituzte eta LHkoek, 1 eta 2.mailakoek Herri-kirolak . LH3tik LH6rakoek aldiz, bakoitza bere gelan, pelikulak ikusi dituzte.