DBHko ikasleak eta diziplina orientala

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2020ko urr. 29a, 10:00

DBHko ikasleek Karatea eta diziplina orientala ezagutzen aritu dira.

Zaraguetako IPI eskolan heziketa integrala bultzatzeko asmoz, Karate saioa egin dute DBHko ikasle guztiek. 30 urtetako karate esperientzia duen Alberto izan da irakaslea, eta bizipen berri eta aberatsa jaso dute ikasleek. Karatearen teknika eta mugimenduak burutu dituzte eta arnasketa, gorputz kontrola eta meditazioa ere landu dituzte. Filosofia japoniarra eta bizi estilo berri bat ezagutu dute.

Guraso elkarteak, Zaragueta Herri eskolak eta Gorputz hezkuntza departamenduak ahalbidetu du jarduera hau.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide