ZARAGUETAKO PARKE BERRIAREN INAUGURAZIOA

 

Orioko Zaragueta IPI Herri Ikastetxeko irakasleriaren, ikasleriaren eta gurasoen elkarlanez eta udaletxearen laguntzaz bere etekina jaso du ofizialki gaur goizean herriko udaletxeko arduradunen aurrean. Hainbat urtetan hausnarketa eta parte hartze prozesuan jardun ondoren, ikasleen nahietara egokitu da sarrera nagusiko parkea. Sormena eta irudimena lantzeko balioko duen gunea izango den itxaropenez aurkeztu dute bildutako eragileek. Zaragueta ikastetxetik zuzendaritza batzordea, irakasle ordezkaritza bat eta Orioko Udaletxeko beste ordezkaritza izan dira .

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide