IKASTURTEKO LEHENENGO ASTEA KANPO-ESPAZIOETAN

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2020ko ira. 11a, 14:54

IKASTURTEKO LEHENENGO ASTEAN, EGURALDIA LAGUN, ESKOLAKO INGURUKO BERDEGUNEAK APROBETXATU DITUGU

Eskolako etapa guztietan aste honetako eguraldi ona aprobetxatu dugu, eta gure hezkuntza jarduna ikasgeletatik kanpora atera dugu zenbait momentutan. Hondartza, inguruko berdeguneak, parkeak, eskolako terraza, etab. izan dira askotan gure gela berriak. Argazkian ikusten den bezala, gaurko egunez Haur Hezkuntzako lau eta bost urtekoak Itxaspe bideko begiratokian egin dute hamaiketakoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide