Eskerrik asko Marije

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta herri eskola

Eskerrik asko Marije Zaragueta Eskolari eman diozun guztiagatik. Ondo izan etapa berrian!!

 

 

Marijeren omenezko bertsoa

Irakaskuntzan bizitza

harilkatu duzu trebe,

berrogei urtez gogotsu

inoiz hutsik egin gabe,

Marije oriotarra

arraunzale zara ere,

kolore horia duzu

zure bihotzaren jabe,

abesbatzan diharduzu

oinarri eta zutabe,

bizipoza gorputzean

bizinahia parez-pare,

atal berriko sarreran

benetan gogotsu zaude,

gozatu ibilbidean

bihotzez zurekin gaude.

 

Doinua: “Habanera”

Egilea: Iñaki Agirresarobe

Zaragueta IPI ikastetxeko langileak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide