Patxi Zubizarreta idazlea Zaraguetan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta herri eskola

Zubizarretaren "Karri, korri, kurru" liburuak Euskadi Saria jaso du aurten, eta liburu horren inguruan antolatu dute saioa.

Gaur, otsailak 6 asteazkena, Patxi Zubizarreta idazlea Zaragueta Herri Eskolan izan da. Aurreko asteetan, LH4ko ikasleak Euskadi Saria jaso duen "Karri, korri, kurru" liburua irakurtzen aritu dira; gogoz landu dute liburuaren mamia kapituluz-kapitulu.

Gaurko saioan, ikasleek prestatutako galderak erantzun ditu Zubizarretak, eta giro atseginean egon dira idazlea eta gaztetxo oriotarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide