Zaragueta IPI Ikastetxea Inauterietan egun guztian zehar

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2020ko ots. 21a, 16:55

Goizean, herrian zehar, kalejiran ibili dira HHko eta LHko ikasleak. Dotore asko alaitu dituzte bazterrak, eta festara inguratu diren gurasoak eta herritarrak horren lekuko izan dira.

Gaur, otsailak 21 ostirala, egun guzian Orioko Zaragueta Ikastetxeak inauteriak ospatu ditu. Goizean, herrian zehar, kalejiran ibili dira HHko eta LHko ikasleak. Dotore asko alaitu dituzte bazterrak eta festara inguratu diren gurasoak eta herritarrak horren lekuko izan dira. Euskal Inauteriak gaitzat harturik, Galtzagorriak, Luzaideko Bolantak, Txatxoak, Lamiak eta Atorrak, eta Zuberoako zamaltzainak ibili dira.
 
Arrtsaldeean aldiz, Ikastetxeko pilotalekuan dantzak eskeini dituzte ikasleek eta bukatzeko txokolate jatea izan dute barrena berotzeko eta gozatzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide