Bagera, Gu ere bai...

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta herri eskola

Danborrada egin zuten astelehen goizean Zaragueta Herri Eskolan. 

Egun batzuk entsaiatzen eman ondoren, azkenean iritsi zen Donostiako egun handia. Haur Hezkuntzakoek eskolako korridoreak danbor-hotsez alaitu zituzten goizeko 10:30ean hasita. Gustura hartu zituzten eskolako ikasle nagusiagoek ere, egunerokotasunarekin apurtu eta txikiekin gozatzeko aukera izan baitzuten. Festarekin jarraitu nahi zuenak, Donostian izan zuen horretarako aukera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide