SAN TOMAS EGUNA OSPATZEN

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2019ko abe. 20a, 12:57

San Tomas eguna ospatzen ibili gara gaurkoan Zaragueta Herri Eskolan.

 Goizean goizetik taloak egiten ibili gara Guraso Elkarteko eta Esperientzia eskolakoen laguntzarekin. Gero, taloak erre eta jan egin gitugu txistorra edo txokolatearekin. Talo -jana egin ondoren, jolasak egin ditugu. Primeran pasa dugu. Gehiagoren gogoarekin geratu denak, Euskal Herriko hainbat lekutan bihar ospatuko diren  San Tomaseko ferietan izango du aukera.

Zaragueta Herri Eskolak festa zoriontsuak eta Urte Berri Ona opa dizue herritar guztioi!!!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide