Festen proiektuan ibili ondoren Zaraguetako Festa Handia ospatuz eman diogu proiektuari amaiera gaurkoan.
Goizean pregoia irakurri ondoren, oilasko -biltzean irten gara. Oilasko- biltzean jasotakoarekin , sekulako hamaiketakoa egin , eta indarrak hartu ditugu Herri Kirolak ospatzeko. Zaku-karreran, sokatiran, txingetan , lokots-biltzen eta harriak jasotzen ibili ondoren, Herri Bazkaria izan dugu. Arratsaldean berriz, aurpegiak margotzen, dantzan eta erraldoi eta buruhandiekin gozatu dugu. Primeran pasa dugu eguna , eta San Nikolasetarako motorrak berotu ditugu. ONDO PASA SAN NIKOLASAK!!