“Eman doinua euskarari”

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta herri eskola

Aurtengo Euskararen Egunaren harira “Eman doinua euskarari” leloa aukeratu du Orioko Zaragueta IPI Ikastetxeak. Urte osoan euskarak doinua gal ez dezan, musikaren inguruan girotu dute. 

Astean zehar, ipiniriko horma-irudi handi batean ikasle bakoitzak bere argazkia txertatu du musika nota baten gainean. Gaur aldiz, goizean kantu saio bat egin dute AEKko euskaltegiko ikasleekin batera, eta argazki erraldoi bat ere atera dute. Arratsaldean aldiz, LH eta DBHko ikasleek pelikulak ikusi dituzte, eta HHko ikasleek gurasoekin batera IKE jolasak egin dituzte.

Euskarak egun soil bat behar ez duenez, urte osoko lana geratzen da hizkuntzaren erabilpena areagotzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide