Euskararen eguna ospatzeko Zaragueta Herri Eskolak hainbat ekitaldi burutuko ditu datozen egunetan abenduaren 3an amaiera emanez. Horien artean, aurreko urteetan bezala, herritarren artean euskarazko liburuen truke azoka indartu nahian jarraituko du irakurzaletasuna eta liburuen berrerabilpena bultzatzeko asmoz.
Ekimenak bi fase izango ditu:
- Azaroaren 26 eta 28an Zaragueta Herri Eskolan 16:00etik 16:45era.
- Azaroaren 26 eta 28an Kultur Etxearen aurrean17:00tik 17:45ra.
Bete beharreko baldintzak: euskaraz idatziak izatea eta egoera onean eta osorik egotea.
· Liburu trukea: abenduaren 3an, azoka egunean, txartel bakoitza sailkapen bereko edozein libururengatik trukatu ahal izango da.
- Zaragueta Herri Eskolan arratsaldeko 16:00etik 17:00era.
- Kultur Etxearen aurrean 17:15tik 18:15ra.
Oriotar guztiak gonbidatuta zaudete ekimen eder honetan parte hartzera.