Igeriketa saioetara txirrindaz

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2019ko urr. 17a, 12:45

Irailaren 23an hasi eta urriaren 18ra bitartean Zaragueta Herri Eskolako LH2 eta LH3ko 50 ikasle txirrindaz joan dira igeri egitera egunero. Ikastetxetik irten eta Karela kiroldegiraino abiatu dira. Ohitura jasangarriak bultzatuz eta bide hezkuntza sustatuz bi helburu bete dituzte. Goizeko 11:00etan abiatu eta 12:30etan itzuli dira. Euria izanez gero, guztiak oinez abiatu dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide