Klima Beroketaren Aurkako Nazioarteko Eguna delarik, Orioko Herri Ikastetxeak bat egin du ekimenarekin. Maila guztiko ikasleak aldarriarekin bat eginik argazki bat atera dute zikloka. Bestalde, LHko 5. eta 6.go eta DBHko ikasleak nahiz irakasleak Kukuarri mendira igo dira. Ingurunea bere osotasunean behar dugula aldarrikatu dute lau haizetara eta bertatik dagoen ikuspegiaren altxorra zaindu behar dela kutsakorrak ez diren bitartekoak erabiliaz.