Oporrak iritsi dira Zaragueta Herri Eskolara

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2019ko eka. 24a, 11:40

Ostiralean elkar agurtu ondoren, oporretan daude dagoeneko Zaragueta Herri Eskolako ikasleak.

Ikasturtea amaitu da. Ostiralean elkar agurtu genuen, eta ikasturtean zehar elkarrekin bizitako bizipenen (gaziak batzuk, eta gozoak gehienak) gogoeta egin genuen. Eskolako nagusienek hondartzara joateko asmoa zuten, baina eguraldiak lagundu ez zuenez, ekintza desberdinak burutu zituzten jai giroan oporrei ongietorria emateko .

Haur Hezkuntzakoak berriz, elkarrekin hamaiketako berezia egin zuten jolastokian musikaz girotuta.

Irakasleok ere laister hartuko ditugu oporrak. Zaraguetatik esperientzia politez beteriko oporrak opa dizkizuegu eskolako ikasle, familia eta langile guztioi.
Ondo pasa eta iraila arte! 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide