Zaragueta Eskolako DBH 4. mailako ikasleei agurra

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta herri eskola

Zaragueta Eskolan DBH 4. mailako ikasleak agurtu zituzten.

Atzo, asteazkena, DBH 4. mailako ikasleak agurtu genituen Zaragueta Herri Eskolako ikasleek eta irakasleek. Bertso bat abestu, oroigarri bana oparitu eta desiorik onenak eskaini genizkien. Hunkigarria izan zen, eta malkoren bat edo beste ere ikusi genuen ikasle eta irakasleen begietan. Atzo esan genien bezala, Zaraguetako ateak beti zabalik izango dituzte. "Ondo ibili neska-mutilak eta beti arte!!"

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide