Orioko Zaragueta Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleak Zarauzko araztegia bisitatzera joan ziren ekainaren 4an. Bertan, biltzen diren Orioko eta Zarauzko ur zikinak nola garbitzen diren ikusi zuten. Prozesu guzia nolakoa den esplikatu zieten bertako bi begiralek eta ikasleak erne egon ziren.
Ondoren, Inurritza parkera joan ziren hamaiketakoa egitera. Azkenik, kanpinera oinez igo, bertan bazkaldu eta Txurrukako hondartzatik barrena ikastetxera iritsi ziren.