'Kerik Gabeko Gazteak' lehiaketa irabazi dute Zaraguetako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta herri eskola

Maiatzaren 31n, Tabakoaren aurkako egunean, jaso zuten diploma Donostiako Osasun Zuzendariordetzan.

Orioko Zaragueta Eskolako DBHko 1. mailako ikasleek “Kerik gabeko gazteak” saria irabazi dute. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak urtero antolatzen du lehiaketa eta tabakoaren prebentzio programaren baitan lantzen da. Aurtengoan, tabakoaren aurkako jarrerak azaltzen dituzten argazkiak aurkeztu behar izan dituzte ikasleek.

Maiatzaren 31n, Tabakoaren aurkako egunean, Zaraguetako ikasleek diploma jaso zuten Donostiako Osasun Zuzendariordetzan. Hurrengo ostegunean sariaz gozatzeko aukera izango dute Txindokiko Itzala zuhaitz parkean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide