Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Balearen eguna ospatzeko, "Balearen Plazan" eta "Eguneko Zentroan" abesten ibili gara.
Gaur maiatzaren 14ean, Zaraguetako Haur Hezkuntzako haur eta irakasleak Balearen Eguna ospatzeko, "Balearen Plazan" eta " Eguneko Zentroan" abesten ibili gara. Goizeko 10ak aldera irten gara ilusioz beteta zapia lepoan genuela oriotarrontzat hain kuttuna den eguna ospatzera. "Balearen Plazan" , Balearen bertsoak, Orioko zuluan eta bertso txiki bat abestiak kantatu eta karramarroen dantza dantza egin ondoren, hamaiketakoa egin dugu. Indarberritu garenean, "Eguneko Zentrora" abiatu gara herriko aito-amonekin egun eder hau ospatzera. Gure adinekoekin une aberatsak, polittak eta goxoak bizi izateko aukera eskaini digute beste behin ere Eguneko Zentroakoek. Mila esker eta beste bat arte.