Zaragueta eta Lardizabal eskolak elkartu dira hondartzako futbol txapelketan parte hartzeko

Zaraguetako eta Lardizabalgo ikasleak hondartzako futbol txapelketan parte hartzaile bikainak izan dira

Aurten ere Orioko Zaragueta eskola eta Aiako Lardizabal eskola elkartu dira hondartzako futbol txapelketan parte hartzeko.
Azpimarratzekoa da, aurten ere, beraien artean izan duten giroa.

Aurten ere iritsi da finalak jokatzeko garaia eta gure taldeetako bat iritsi da finalera, LH6ko mutilak hain zuzen ere.
Zoriondu egin nahi ditugu lehiaketa honetan parte hartu duten gaztetxo guztiak eta, nola ez, finalerako sailkatu diren LH6ko mutilak!
ZORIONAK!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide