Zaragueta Herri Eskolan Osasun Proiektua aurrera eramaten dugu ikasturte osoan zehar. Proiektuaren barruan "Osasun Astea" ospatu dugu. Denok hartu dugu parte, eskolako txikienetatik hasi, eta DBHko handienak arte. Ekintza eta jarduera ugari eraman ditugu aurrera gure ikasleak Osasunean elikadurak, kirolak, arnasketak, osasun emozionalak...duten garrantziaz ohar daitezen. Goizero erlaxatzeko ariketak egin ditugu, koreografia bat prestatu dugu, Errealeko Igor Zubeldia eta Iraia Iparragirreren, eta Jon Salsamendiren hitzaldiak jaso ditugu...
Asko ikasi dugu. Ikasten jarraitzeko asmoa dugu. Eta ikasitakoa egunerotasunean martxan jartzea da gure asmoa eta erronka.